Arruazura txangoa

Guaixe 2015ko api. 23a, 15:50
Aurreko kulturarteko txango batean Izurdiagan izan ziren.

Maiatzaren 10ean izanen da eta apirilaren 30era arte dago izena emateko epea zabalik.

Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak, urtero moduan, sakandarrek elkar ezagutzeko eta ibarra hobe ezagutzeko irteera antolatu du. Oraingo honetan Uharte Arakilgo Zamartze eta Lakuntzako San Sebastian ermitak ezagutzeko aukera izanen da. Ibilbidea Arruazun dezpedituko da. Han bazkaltzeko eta jokoetarako tartea izanen da. Kultur arteko harremanak sustatzeko ekimenean parte hartu nahi duenak ostegunera arte eman dezake izena 648 070 710 telefonoan edo immigrazioa@sakana-mank.com e-postan. Norberak bere ogitartekoa, ura eta ongi pasatzeko gogoa eraman behar dituela gaztigatu dute Mank-etik.