Iskizakoak dominekin etxera

Guaixe 2015ko api. 28a, 10:24

Nafar Kirol Jolasen bigarren fasetik kontentu itzuli dira

Iskiza Sakana Gimnasia Erritmikoko taldeak martxoaren 14an Nafar Kirol Jolasen lehendabiziko fasean parte hartu zuen. Apirilaren 19an, aldiz, Nafar Kirol Jolasen 2. Fasea izan zuten jokoan Mendillorrin. Talde sakandarretik azaldu digutenez, giro bikaina izan zen txapelketan eta bikain pasatu zuten guztiek. Iskiza Sakana taldetik 13 gimnasta aritu ziren B mailan eta 3 A mailan, eta sailkapen orokorra kontuan hartuta, 5 domina ekarri zituzten.

Sailkapen orokorrean lortutakoa
Nafar Kirol Jolasen 2 faseak kontuan hartuta, sailkapen orokorrean, B mailako aurrebenjaminetan, esku libreekin, Iskiza Sakanako Anne Iturrioz hirugarrena izan zen (15,450). Eider Murugarren 7.a sailkatu zen (13,217) eta Uxue Zubelzu 9.a (11,750). B mailako benjaminetan, esku libreekin, Naroa Diaz bigarrena sailkatu zen (14,183). B mailako kimuetan, pilotarekin, Maitane Agirre bigarrena izan zen (15,933). Nerea Adrian 5.a izan zen (14,450), Uxune Campos 9.a (12,783), Maider Maiz 10.a (12,667), Naia Perez 14.a (9,917) eta Irune Etxaniz 16.a (9,833). B mailako haurren kategorian, uztaiarekin, Irune Arguelles 3.a (15,650) eta Emma Garziandia 4.a (14,717). Juniorren mailan mazoekin lan bikaina egin zuen Miriam Martinek, bigarrena izan baitzen (15,667).

A mailari dagokienez, A mailako benjaminetan, sokarekin, Amaia Marin hirugarrena sailkatu zen (13,517). A mailako kimuetan, pilotarekin, Oihane Sayas 5.a sailkatu zen (14,333) eta Milagros Arce 6.a (13,450).

Larunbatean Iskiza Sakanakoek beste hitzordu garrantzitsua dute. Nafar Kirol Jolasen barruan taldeka lehiatuko dira, Mendillorrin. Hain zuzen ere, kimuen eta junior mailakoen lehen fasea egonen da jokoan.