Kulturaniztasun txangoa

Guaixe 2015ko mai. 8a, 09:37

 

Igandean, 9:00etan, Uharte Arakilen jarri du hitzordua Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak.

Jatorri ezberdinetako sakandarrak elkar ezagutu eta, aldi berean, Sakana bera ezagutzeko aukera izanen da etzi. Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak sakandarrak igandeko txangoan parte hartzera gonbidatu ditu. Nork bere jan-edanak eraman beharko ditu.

Egitaraua
9:30ean Uharte Arakilgo plazatik Zamartzera.
10:00etan Zamartzera bisita.
12:30ean Hamaiketakoa Aldabako San Sebastian ermitan.
13:30ean Ongi etorria Arruazura.
14:00etan Bazkaria Arruazuko plazan.
15:30ean Jolasak.
17:30ean Etxera itzulera.