Laugarren hilabetez behera egin du langabeziak

Guaixe 2015ko mai. 15a, 07:30

Eraikuntzako langileak Iturmendin.

44 sakandar gutxiago daude Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena emanda, 1.462 guztira. Sakanako langabezia 1500 langabetik behera egon zen azken aldia 2011ko maiatzean izan zen, 1.421.

Urtea hasi zenetik Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena eman duten sakandarren kopuruak 177an egin du behera, apirila akaberan 1.462an gelditu arte. Duela urte bat baino 241 pertsona gutxiago daude lan bila Sakanan. Nafarroako populazioaren %3,19 izanik langabeen%3,15 dira ibarrekoak. Emakumezkoak dira langabe sakandar gehienak, 828 (%56,63 eta aurreko hilean baino 11 gehiago). Gizonezko langabeak, berriz, 634 dira (%43,37 eta 55 gutxiago).

Adinari dagokionez, 45 urte edo gehiago dutenen tartea da langabe gehien biltzen dituena, 678 (%46,37 eta 30 gutxiago). Ondoren daude 25 eta 44 urte arteko 644 langabeak (%44,05 eta 21 gutxiago). Lan bila dabiltzan 25 urtez azpiko gazteak 140 ziren apirila akaberan (%9,58 eta zazpi gehiago).

Sektoreka
Langabe sakandar gehienek, 877, zerbitzuen sektorean lan egin nahiko lukete (%59,99 eta aurreko hilean baino 25 gutxiago). Industriarako lan eskatzaileak 350 ziren (%23,94 eta 24 gutxiago). Eraikuntzan aritzeko eskaerak 98 ziren apirila akaberan (%6,7 eta bederatzi gutxiago). Lehen sektorerako eskatzaileak 40 ziren (%2,74 eta sei gehiago). Azkenik, aurretik lanik egin ez dutenen kopurua 97koa zen (%6,63 eta zortzi gehiago).

Kontratuak
Apirilean sakandarrek 588 kontratu sinatu zituzten, martxoan baino 59 gutxiago. Gizonezkoek 302 sinatu zituzten (%51,36 eta 81 gutxiago). Emakumezkoek, berriz, 286 kontratu zinatu zituzten (%48,64 eta 22 gehiago). Kontratu motari dagokionez, erabiliena aldi baterakoa da, sakandarrek apirilean halako 554 sinatu zituzten (%94,22 eta aurreko hilean baino 21 gutxiago). 19 kontratu mugagabe bihurtu ziren apirilean (%3,23 eta zortzi gehiago). Hasieratik 15 sakandarrek kontratazio mugagabea izan zuten apirilean (%2,55, aurreko hileko kontratazio kopuru bera). Zerbitzuak (%55,44) eta industria (%42,18) arloak dira kontratazio gehien egiten dituztenak. Nafarroan apirilean sinatu ziren 26.042 kontratuetatik %2,26 sakandarrenak ziren.


Langabezia herrika
Herria      Langabetuak  Aldea
Arakil                      39    -13            
Irurtzun                 166     8
Irañeta                     8     -1
Uharte Arakil           47     -5
Arruazu                    3     -1             
Lakuntza                 63      3                    
Arbizu                    57      -8       
Ergoiena                 12     -2
Etxarri Aranatz      141      5           
Bakaiku                  14      0  
Iturmendi               23     -2  
Urdiain                   29       0   
Altsasu                 723    -26      
Olatzagutia           113      -2    
Ziordia                   24       0   
Sakana               1.462    -44