Bi alkatetza erabakitzeko zain

Guaixe 2015ko mai. 28a, 20:54

Irañetan bost hautetsiek haien artean alkatea zein den erabakiko dute. Altsasun, berriz, Geroa Baik bost zinegotzi lortu ditu, baina alderdien arteko hartu-emanen emaitzen zain gelditu beharko da alkatetza zehazteko. Sakanako 10 herrik EH Bilduren alkatea izanen dute. Lauk alkate independentea izanen dute.

SAKANA ko UDAL hauteskundeen emaitzak
    2 0 1 5         2 0 1 1    
  KOPURUA                
Hauteskunde errolda   15.728         15.876    
Parte hartzea 10.834   %68,88     10.334   %65,09  
Abstentzioa 4.894   %31,12     5.542   %34,91  
Boto baliogarriak 10.385   %95,86     9.953   %96,31  
Boto baliogabeak 449   %4,14     331   %3,20  
Zerrendei emandakoak 9.528   %87,95     9.427   %91,22  
Boto zuriak 857   %7,91     576   %5,57  
HAUTAGAITZA BOTOAK Zinegotziak     BOTOAK Zinegotziak  
EH Bildu 4.528 %43,60 74   Bildu 4.490 %45,11 65  
Geroa Bai 1.526 %14,69 8   NaBai 1.971 %19,80 18  
Independienteak 1.077 %17,37 22      797  %9,18  24  
PSN 675 %6,50 3     732 %7,35 5  
UPN 660 %6,36 6     441 %4,43 3  
Podemos-Ahal Dugu 469 %4,52 2            
PP 421 %4,05 2     683 %6,86 5  
Izquierda-Ezkerra 146 %1,41 0   IU-EB 273 %2,74 1  
                   
                   
                   
                   
                   
                   

Garagarrilaren 13an, larunbatean, osatuko dira igandean berritu ziren udalak, 15ak. Parte hartzea duela lau urte baino 3,79 puntu handiagoa izan zen. Emaitzei dagokienez, EH Bildu izan da udaletan zerrenda babestuena, 2011n Bilduk lortutako emaitza 38 bototan hobetuz. Bigarren indarrari 26,02 puntuko aldea atera dio.

Geroa Baik bi herritan aurkeztuz boz gehien lortu duen bigarren udal indarra izatea lortu du. Baina NaBaik aurreko deialdian lortutako 445 botora gelditu da (koalizioa orduan lau herritan aurkeztu zen). Hautagaitza independenteek eskuratu dituzten 1.077 botoek (%17,37) ibarreko hirugarren indar bihurtu dituzte. Duela lau urte baino 280 sakandar gehiagok eman diete babesa hautagaitza independenteei.

Sakanako udaletako laugarren indarra izaten segitzen du PSNk 675 boto jasota (57 gutxiago). UPNk 219 boto berreskuratu eta ibarreko udaletarako bosgarren indar bilakatu da. Sakandarren 262 boto galduta seigarrena da PP. Goazen Altsasu ibarreko zazpigarren aukera da.

EH Bilduren eta Geroa Bairen botoen batuketak lau urtean 407 botoren galera islatzen du. UPNren eta PPren botoen batuketaren emaitzak aurreko udal hauteskundeekin alderatuta 43 botoren jaitsiera islatzen du.

EH Bilduk igandean Bilduk duela lau urte baino bederatzi zinegotzi gehiago eskuratu zituen Sakanan. Bi deialdietan bost zerrenda independente aurkeztu ziren baina igandean bi zinegotzi gehiago eskuratzea lortu zuten. Geroa Baik NaBaik lortu zituen 8 zinegotziri eustea lortu du. Igandean, bestalde, UPNk ibarrean zuen zinegotzi kopurua bikoiztea lortu zuen, seira iritsiz. Sozialistak bost zinegotzi izatetik hirura pasatu dira. Popularrak, berriz, bi zinegotzirekin gelditu Sakanan. Goazen Altsasuk bi zinegotzi eskuratu ditu eta Ezker Batuak zuen zinegotzi bakarra galdu egin du.


Generoa
Bukatu den legegintzaldian 11 alkate gizon (%73,33) eta 4 emakume (%26,66) izan dira (Miren Mendinueta arbizuarra, Maribel Senar ergoendarra, Garazi Urrestarazu altsasuarra eta Gurutze Rodriguez olaztiarra). Irañeta eta Altsasuko alkatetza zehazteko zain lau emakume alkaterako aukeratu ditugu sakandarrok: Ainara Aiestaran uhartearra, Maria Carmen Marañon Chasco arbizuarra, Eneka Maiz etxarriarra eta Gurutze Rodriguez olaztiarra.

Igandean 121 zinegotzi kargu aukeratu ziren. Haietatik 83 gizonezkoak dira (%68,59) eta 38 emakumezko (%31,4). Berritu diren udal guztietan gutxienez emakume bakarra izanen da. Udal parekideenak Uharte, Arbizu, Ergoiena, Etxarri eta Altsasu dira.

Datuak
Udalerrika lehen indarra
- Bildu 6: Irurtzun, Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Urdiain, Altsasu, Olatzagutia eta Ziordia.
- Independenteak 4: Arakil, Irañeta, Arruazu eta Ergoiena.

Parte hartze handiena izan duten herriak
1.    Ziordia %80,67
2.    Bakaiku %79,02
3.    Arruazu %75,62
Sakanako bataz bestekoa %68,88 izan da. Zazpi herri egon dira kopuru horren gainetik.

Abstentzio handiena izan duten herriak
1.    Iturmendi %43,23
2.    Urdiain %38,32
3.    Uharte Arakil % 34,39
Sakanako bataz bestekoa %31,12 izan da. Aipatu kopurua zortzi herriek gainditu dute.

Boto baliogabe gehien izan duten herriak
1.    Bakaiku %25,66
2.    Arbizu % 8,9
3.    Olatzagutia % 7,63
Sakanako bataz bestekoa %1,56 izan da eta 13 herrik gainditu dute kopuru hori.

Boto txuri gehien izan duten herriak
1.    Iturmendi %36,36
2.    Urdiain %24,85
3.    Arbizu %22,69
Sakanako bataz bestekoa %4,14 izan da eta 13 herritan gainditu da zifra hori.

Babes gehien jaso duten zerrendak
1.    Lakuntzako EH Bildu %78,3
2.    Arbizuko EH Bildu %74,38
3.    Urdiaingo EH Bildu %73,97