Errausketaren kontrako mezua txupinazoan

Guaixe 2015ko uzt. 6a, 14:35

Iruñeko festei hasiera ematen dien txupinazoaren zain udaletxeko plazan zeuden pertsonek hainbat pankarta zabaldu dituzte. Haietako batek errausketaren kontra eta Cementos Portland Valderrivasek bere egitasmoa gelditzeko eskatzen zuen. Ez da lehen aldia Sakanako aldarrikapenak Iruñeko festen hasieran tokia dutena. 2012an eta 2013an Inasako langileek euren lan gatazkaren berri munduari emateko erabili zuten txupinazoa.

Erlazionatuak