Astelehenean hasiko dira Triatloi Campusa eta Futbol Campusa

Guaixe 2015ko uzt. 9a, 11:26
Aurreko urteko futbol campusean parte hartu zuen talde bat.

Biak Altsasun gauzatuko dira: triatloikoa Zelandin eta futbolekoa Dantzalekun

Sakanako Mankomunitateak antolatutako Triatloi Campusa eta Futbol Campusa astelehenean, garilaren 13an hasiko dira. Triatloiaren kasuan, garilaren 13tik 24ra bitartean ariko dira bertan izena eman duten neska-mutikoek, eta futbol campusaren kasuan lehen taldea garilaren 13tik 18ra lan egingo du eta, bigarrenak, 20tik 25era.