23 neska-mutiko triatloi campusean

Guaixe 2015ko uzt. 15a, 12:37

Astelehenean hasi ziren eta garilaren 24ra arte ibiliko dira triatloian sakontzen

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Sakana Triatloi Taldearen eta Atabo S.L.-ren laguntzarekin 8 eta 16 urte bitarteko neska-mutilendako triatloi campusa antolatu du udarako. Campusa astelehenean hasi zen eta garilaren 24ra bitartean gauzatuko da, Altsasuko Zelandi kiroldegian, goizeko 11:00etatik 13:00etara.

Sakana Triatloi Taldeko Aitor Mozo eta Urko Berdud dira triatloi campuseko begiraleak. Triatloiak atletismoa, igeriketa eta txirrindularitza biltzen ditu, eta aipatu kirolaren teoria eta praktika landuko dute neska-mutikoekin, bereziki jokoen bidez. Zelandi kiroldegian egingo dituzte igeriketa saioak eta Dantzaleku parajearen inguruan bizikleta eta atletismo tarteak.

13. Sakanako Triatloia
Garilaren 18an 13. Sakanako Triatloia ospatuko da Urdiainen eta campusean trebatzen daudenek bertan aritzeko aukera izango dute. Sakanako Triatloian izena emateko epea ostegunean despedituko da. www.navarratriatlon.com web orriaren bitarteaz egin behar da izena ematea.

Triatloi campuseko partaideak
Xabier Borrega Arnedo, Leire Maiza Razkin, Oihane Lakuntza Zelaia, Hegoi Lakuntza Zelaia, Unai Villalobos Hernaz, Oier Berastegi Fernandez de Garaialde y Lazkano, Ane Gil Aldasoro, Ekain Alegre Gil, Iker Mintegi Claver, Euken Perez Aristizabal, Ibai Perez Aristizabal, Alain Razkin Andueza, Ainhoa Etxaiz San Roman, Owen Berdote Davies, Pablo Senosiain Galarza, Nahia Imaz Perez, Ekain Imaz Perez, Saioa Iraizoz Erbiti, Aitziber Etxeberria Ramiro, Iker Begiristain Andueza, Jon Aierbe Senar, Aitziber Aguirre Martinez de Icaya eta Alex Ureña Larreta.