Tourmaleten aparteko erasorik ez

Guaixe 2015ko uzt. 16a, 09:06

Faborito nagusiek ez zioten elkarri erasorik egin Tourreko atzoko Pirinioetako etapan

Asteartean San Martin Harrian Chris Froomek emandako erakustaldiaren ondoren, atzo Pirinioetako beste mendiko etapa bat jokatu zen, Tourmalet famatua tarteko. Faboritoen erasoak espero ziren baina ez zen aparteko mugimendurik egon. Tinkoffeko Rafal Majkak irabazi zuen etapa, ihesaldiak fruitua izan ondoren. 5:21era sartu ziren faboritoak eta sailkapenean ez da aparteko aldaketarik gertatu.
 
Chris Froome da liderra, 2:52ra Tejay van Garderen (BMC) eta 3.09ra Nairo Quintana (Movistar) dituela. Imanol Erviti 159.a da, 1:33:43ra. Gaur Pirinioetako azken etapa jokatuko da, Pirinioetako etapa erregina, lehen mailako col de la Core eta Port de Lers ondoren kategoria bereziko Plateau de Beillen despeditzen dena. Froome liderra erasotzeko aukera baliatu beharko dute faboritoek.