Ingalaterratik bisita bueltan

Guaixe 2015ko uzt. 30a, 08:38

Altsasuko Erkudengo Ama abesbatzak joan den urteko agorrilean aste bat eman zuen Ingalaterra hegoaldean. Hiru kontzertu eman zituen. Taunton hiriko Amici abesbatza izan zuen anfitrioi. Orain paperak aldatu eta harrera eginen duena Erkudengo Ama abesbatza izanen da. Ingalaterratik gaur etorriko dira eta bihar, 19:30ean, kontzertua eskainiko dute Urdiaingo elizan.