Guaixek udako argazkirik onenak sarituko ditu

Udako oporren lehiaketarako lanak www.guaixe.eus web guneraren bidez aurkezteko aukera izanen da gaurtik irailaren 18ra arte.

Sakanan bertan edo munduan barna udan oporretan joaten diren sakandarrek argazki kamara edo telefono mugikorra aldean eramaten dute. Haiekin euren oporraldiaren testigantza  jaso eta gorde egiten dute. Sakandarren oporren lekukotza jaso eta euskaraz harremanetan jartzeko topagune digitala eskaini nahi du Guaixek 2015eko Sakanako Udako Argazki Lehiaketa antolatuz. Izan ere, www.guaixe.eus webgunean lehiaketarako propio sortutako atala izanen baita. Hara igo beharko dituzte parte-hartzaileek euren argazkiak.

Hala sakandarren uda nolakoa den irudikatuko dugu: monumentu, eraikin, paisaia, lagun arteko giroa, hondartza, mendia, herrietako festa eta erromeriak… Denetariko argazkiak bidali aurkeztu daitezke lehiaketara. Guztiak web orrian izanen den argazki galeria batean ikusgai izanen dira.

Oinarriak