Santesteban alkate berria

Guaixe 2015ko ira. 3a, 12:07

Joan den ostegunaz geroztik Gregorio Santesteban Nuñez Arakilgo alkate berria da. Arakilgo Independenteen zerrenda-buru eta alkate izendatu izan zuten Ruben Goñi Urrozen ordezkoa izanen da Santesteban. Goñik udala utzi eta Nafarroako Gobernuko Kirol eta Gazteria Institutuko zuzendari berria da. Haren ordez Alicia Izko Aldaba satrustegiarra sartuko da udaletxera.

Erlazionatuak