Sakandarren obrak Tangerren ikusgai

Guaixe 2015ko ira. 4a, 08:52
Erakusketak lehen bisitariak hartu ditu.

Atzotik hilaren 30era arte izanen dira El Minzah hoteleko Ibn Khaldoun galeria-kultur gunean.

ARTebide izena hartu zuen 2012an Altsasuko Arte Azoka sustatu zuen taldeak. Hainbat sortzaile sakandarrek bat egin zuten Altsasuko ferietan arteak bere espazioa izan zezan. Iortia kultur guneak hartu zuen erakusketa kolektibo bat izan zen ARTebideren lanaren fruitua. Ibarreko artisten lanak nagusi ziren, baina kanpoko artista gonbidatuen lanak ere bazeuden.

Pasa den urtean segida eman zioten. Baina, hasieratik, Sakanatik kanpo zabaltzeko kezka ere bazegoen sortzaile sakandarren artean. Eta Altsasun egonaldiak egiten dituen Carlos Rivera margolari argentinarraren bidez sortu zaie Tangerren erakusketa egiteko aukera. Oraingoan ere, sakandarrak sortzaileekin batera Italia, Brasil, AEB eta Argentinako sortzaileekin izanen dira.

Artista sakandarrak
Beatriz de la Vega, Carlos Rivera, Chuffi, Elena Vera, Estibaliz Garcia, Helena Santano Cid, Itxaso Altzelai, Itziar Nazabal, Jule Costa, Koldo Arnanz, Manolita Thunders, Patricia Paats, Sagri Mauleon,

Artista gonbidatuak
Agostino Branca, Elena Lopez, Ernesto Luzuriaga, Fernando Teixador, Hartley Ferguson, Linda Pagani, Pilar Pascual, Primorosa Cesarini Sforza, Silvia Bordini.

Carlos Rivera, bisitari batekin.