Laguntza Txakurren Legea ezagutarazteko kanpaina

Guaixe 2015ko urr. 1a, 19:47

Altsaun egoitza duen Bocalan Biak Bat fundazioak sustatuta, Nafarroako Parlamentuak Laguntza Txakurren Legea onartu zuen joan den urtean. Laguntza txakurrek ezgaitasun bat duten pertsonak laguntzen dituzte, besteak beste, itsuak, mugikortasun mugatua, diabetesa edo autismoak dituztenak. Legeak pertsona horiei txakurrekin hainbat toki eta garraio publikoan sartzeko aukera ematen die. Txakurren laguntzaren eta legearen berri emateko fundazioak Ezagutu nazazu, laguntza txakur bat naiz kanpaina jarri du martxan. Proiektu horretako protagonistak haurrak, gazteak, zerbitzu publikoak eta behar bereziak dituzten pertsonak izanen dira.