Etxarriko 40. txapela Larralderendako eta Perezendako

Guaixe 2015ko urr. 6a, 11:00
Irabazleen eta sarituen podiuma.

Aritz Munarriz eta Erkuden San Martin izan ziren lehen sakandarrak

Sakandarrak 40. Mendira Joan-Etorrian
1.Joseba Larralde (Bera): 46:16
7.Aritz Munarriz (Etx): 48:00
10.Beñat Katarain (Lak): 49:03
12.Mikel Rubio (Irur): 49:26
14.Joxeja Maiza (Etx): 51:01
16.Mikel Berastegi (Arb): 52:14
22.Fidel Jimenez (Etx): 53:12
23.Alberto Razkin (Etx): 53:36
24.Iñigo Maiza (Etx): 53:36
25.Gorka Verdugo (Etx): 54:01
29.Txomin Igoa (Etx): 54:43
31.Mikel Sasiain (Etx): 54:54
34.Aitor Mozo (Lak): 55:32
37.Ander Unzurrunzaga (Etx): 55:46
42.Noureddine Baba (Lak): 56:17
55.Arkaitz Munarriz (Etx): 57:59
63.Josema Leiza (Arb): 59:48
64.Gorka Arratibel (Etx): 59:50
65.Juan Luis Maiza (Etx): 1:00:06
66.Juan Mariñelarena (Etx): 1:00:28
68.Alberto Martinez de Lagran (Etx): 1:00:38
69.Ibon Ubeda (Etx): 1:00:42
70.Ivan Lopez de Sabando (Alts): 1:00:42
71.Alfredo Amillano (Arb): 1:00:53
74.Kasi Estarriaga (Etx): 1:01:09
75.Luis Areta (Lak): 1:01:10
77.Asier Arratibel (Etx): 1:01:30
78.Julen Arratibel (Etx): 1:01:30
79.Asier Estarriaga (Etx): 1:01:30
82.Bernar Garziandia (Etx): 1:01:48
83.Andoni Goikoetxea (Etx): 1:02:13
86.Jon Goikoetxea (Etx): 1:02:44
89.J.Daniel Lakuntza (Etx): 1:03:20
90.Xabier Urrestarazu (Etx): 1:04:09
93.Erkuden San Martin (Etx): 1:04:56
94.Igor Artieda (Etx): 1:04:59
96.Maite Zabaleta (Etx): 1:05:25
97.Jose Antonio Salgado (Alts): 1:05:25
100.Eneko Lazkoz (Etx): 1:05:50
102.Axier Larrion (Alts): 1:06:36
104.Fco. Jose Juango (Irur): 1:07:38
107.Joana Lopez (Etx): 1:08:14
108.Iban Verdugo (Etx): 1:08:26
109.Maria Goikoetxea (Etx): 1:08:26
110.Manuel Larraza (Etx): 1:08:37
112.Aiert Lizarraga (Etx): 1:09:23
118.Jose Javier Goikoetxea (Etx): 1:12:05
121.Anaitz Igoa (Etx): 1:12:24
126.Aitor Kanpion (Arru): 1:17:07
128.Patxi Atxa (Etx): 1:18:15

Etxarriko ferietan, igandean, Udaberri elkarteak eta Etxarri Aranazko Udalak hainbat laguntzailerekin antolatutako 40. Mendira Joan-Etorria jokatu zen. Etxarri Aranazko proba Nafarroako Mendi Lasterketen Koparako azken proba puntuagarria zen.

Lagunen arteko apustu bat zela medio sortu zen lasterketa 1975. urtean eta aurten probaren 40. edizioa zenez, antolakuntzak sariak indartu zituen. Sariez gain, 2001 urtean Juan Mari Garinek ezarritako errekorra (42:50) apurtzen zuenak 300 euroko gainsaria jasoko zuen. Hain zuzen ere, proba hasi baino lehen antolakuntzak Juan Mari Garini omenaldia egin zion. Zizurkilgo korrikalariak oroigarri bat jaso zuen.

Aurreskuaren ondoren hasi zen lasterketa. 131 korrikalarik hartu zuten irteera, Etxarriko plazatik Urbasako bargara, etxarriarrek maiatza jartzen duten tokira igo eta atzera ere jaisteko (10 km, 1.144 metroko desnibel pilatua). Juanjo Igarzabalek eta Joseba Larraldek hartu zuten aurrea, eta igoeran Joseba Larralde geratu zen bakarrik. “Aldea mantentzen saiatu naiz, lortu dut eta kontentu” adierazi zuen helmugara txalo zaparrada artean bakarrik iritsi zen Joseba Larraldek (46:16). Berakoa Beriaingo Km Bertikalean bigarrena egitetik eta Olatzagutia-Urbasa proba irabaztetik zetorren, baina ez zuen Etxarriko probako errekorra apurtu. 40 segundora Zuhaitz Ezpeleta legazpiarra sartu zen (46:56) eta hirugarrena Xabier Macias iruindarra izan zen (47:03).

Emakumezkoetan kros mundutik datorren Virginia Perez gasteiztarra izan zen azkarrena (55:42). Proba ederra zela aipatu zuen, eta okerrena “euria eta aldetik jotzen zuen haizea” izan zirela. Bigarrena Nerea Amilibia zarauztarra izan zen, ia 4 minutura (59:39) eta hirugarrena Irene Genbe zizurtarra (1:02:40).

Sakandar ugari aritu ziren Etxarriko proban, 50, eta horietatik Aritz Munarriz (48:00) eta Erkuden San Martin (1:04:56) etxarriarrak izan ziren azkarrenak. Feria tarteko, helmugan giro bikaina zegoen eta korrikalariak bildutakoen txalo artean iritsi ziren.