Anariren kontzerturako sarrerak salgai dagoeneko

Guaixe 2015ko urr. 14a, 19:37

Anarik eta bere taldeak Zure aurrekari penalak azken diskoa aurkeztuko dute hilaren 31n, larunbatarekin, 20:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean. Sakanako berrialagunek, Sakanako Mankomunitateak eta Altsasuko Udalak antolatutako kontzertu da eta sarreretatik ateratako dirua Berria fundazioarendako izanen da.

Sarrerak kultur gunean bertan edo www.iortiakultura.com webgunean eskuratu daitezke. Aurretik 10 euro eta egunean bertan 12tan. Berrialagunek 2 euroko deskontua izanen dute. Erosketa aldez aurretik egin nahi badute, sarrerak Berrian eskatu beharko dituzte (943 304345 telefonoan) urriaren 27a baino lehen eta kontzertuaren egunean Iortiako txarteldegian jaso. Berriak haien kontutik kobratuko die. Egunean bertan erosten badute berrialagun-txartela erakutsi beharko dute txarteldegian deskontua egin ahal izateko (berrialagun bakoitzak bi sarrera erosi ahal izanen ditu gehienez ere deskontua aplikatuta).