Arte Azoka bukatzear

Guaixe 2015ko aza. 5a, 17:11

Igandera arte 34 sortzaileren lanak Altsasuko Iortia kultur gunean ikusgai daude.

ARTebide elkarteak antolatutako IV. Arte Azoka ateak ixtear da. Gaur, bihar eta igandean izanen dira erakusketa ikusteko azken egunak. Iortia kultur gunetik pasatzen direnek 26 sakandarren eta 8 artista gonbidaturen lanak ikusteko aukera izanen dute. Pintura, eskultura, argazkia, zeramika, instalazioak, irudi digitala, collagea, bideoa eta abar daude ikusgai.

www.arteazoka.webnode.es
Altsasuko Arte Azokak Interneten duen orria da.