Kimuen Futbol 8 Topaketak

Guaixe 2015ko aza. 14a, 15:45

Igandean 4. jardunaldia jokatuko da Dantzalekun

Sakanako Mankomunitateak antolatutako Kimuen Futbol 8 Topaketen 4. jardunaldia jokatuko da igande goizean Altsasuko Dantzalekun. Aurten Sakanako 9 talde ari dira lehian. Topaketa txapelketa moduan jokatuko da baina ez da sailkapenik egingo, helburua txikienengan kirola eta futbola sustatzea baita. Guztiek ongi pasatzea eta txikienek futbolarekin gozatzea da asmoa.

Kimuen Futbol 8 Topaketen 4. jardunaldia
Igandean, Altsasun
11:00etan: Mediolanum – Etxarri Aranatz
11:00etan: Tipi Tapa – Lagun Artea
12:00etan Kaixo – Sutegi
12:00etan: Sayas – Urdiain
Atseden: Dantzaleku