Sakanako Herri Kirol Jardunaldiaren txanda

Guaixe 2015ko abe. 11a, 13:59

Igandean, 12:00etan, Etxarrenen

Urte bukaerako beste klasiko bat Sakanako Mankomunitateak antolatutako Sakanako Herri Kirol Jardunaldia da. Igandean ospatuko da, 12:00etan, Etxarrengo Aranburu pilotalekuan. Antolakuntza lanetarako Arakilgo Udalaren eta Sakanako herri kirolarien laguntza izan du Mank-ek.
Urtero moduan, Sakanako Aizkora Eskolako aizkolariak, Sakanako aizkolariak, Sakanako harri jasotze eskolako kirolariak eta Sakanako trontzalariak eta tiratzaileak ariko dira. Ekitaldia Sakanako eskoletan egindako lana erakusteko erakusleiho aparta da, herri kirolari sakandarren arteko desafioez gozatzeko

Aurreko urteko jardunaldian omenaldi beroa egin zieten Sakanan herri kirolak eta bereziki aizkora sustatu duten 5 aizkolari beterano sakandarrei: aurreko urtean zendutako Jose Inazio “Axio” Floresi, Juanito Erdoziari, Juan Mari Nazabali eta Manolo eta Jaime Gorritiri.