Kimuen Futbol 8 Topaketak

Guaixe 2015ko abe. 18a, 11:19

8. jardunaldia jokatuko da igandean Altsasun

Sakanako Mankomunitateak antolatutako Kimuen Futbol 8 Topaketen 8. jardunaldia jokatuko da igande goizean Altsasun. Aurten Sakanako 9 talde ari dira lehian. Topaketa txapelketa moduan jokatuko da, baina ez da sailkapenik egingo, helburua txikienengan kirola eta futbola sustatzea baita. Guztiek ongi pasatzea eta txikienek futbolarekin gozatzea da asmoa.

Igandeko jardunaldiaren ondoren topaketek Gabonetako atsedena hartuko dute, ilbeltzaren 17ra arte.

Kimuen Futbol 8 Topaketen 8. jardunaldia
Igandean, Altsasun
11:00etan: Mediolanum – Sutegi
11:00etan Etxarri Aranatz -Urdiain
12:00etan: Tipi Tapa – Sayas
12:00etan: Kaixo – Dantzaleku
Atseden: Lagun Artea