Pisu-kideen gorabeherak jendaurrean

Guaixe 2015ko abe. 31a, 09:48
Anabel eta Jabi. Argazkia: Hirutxuloko Hitza.

Ilbeltzaren 2an, larunbatean, 19:00etan Etxarri Aranazko kultur etxean.

Sakanako sortzaileen lanak ezagutarazi nahi dituen Agertokiye programaren barruan, Atea Tatroak Ekoetikopatetikobikoa antzezlana jokatuko du Etxarri Aranatzen. Alex Tellok idatzi eta zuzendutako antzezlaneko protagonisten papera Anabel Arraizak eta Jabi Rodilek jokatzen dute.

Biki eta Viktor pisu-kideak eta haien elkarbizitza dira antzezlanaren ardatza. Viktor etxebizitzaren jabea da eta lanik egiten ez duenez Bikik ordaintzen dion errentarekin eguneroko gastuei ozta-ozta aurre egiten die aurre. Bikik eta Victorrek elkar ezagutu zutenetik urte bat pasa denean kontratuaren berritzea eztabaidatu beharko dute. Horretarako, jendaurreko hitzordu bat antolatu dute eta publikoak lagunduko die negoziaketa aurrera eramaten. Antzezlanak Donostiako Poltsikoko Antzerki Sorkuntzaren lehiaketa irabazi du aurten.