Nortzuk dira palista onenak?

Guaixe 2015ko abe. 26a, 11:23

1.Gure Pilota Pala Torneoko finala jokatuko da igandean, 10:00etatik aurrera, Etxarri Aranatzen

Asteburuan erabakiko da nortzuk jantziko dituzten I. Gure Pilota Sakanako Pala Torneoko txapelak. Txapelketa Nafarroako Pilota Federazioak antolatu du, Sakanako Mankomunitatearen, Etxarri Aranazko Gure Pilota klubaren eta Arbizuko eta Etxarri Aranazko Udalen laguntzarekin. Mank-eko kirol teknikari Amaia Gerrikagoitiak adierazi zigunez, Nafarroako Pilota Federazioak, Mank-ek eta Gure Pilota klubak indarrak batu dituzte, helburua “txapelketa indartsu bat antolatzea” delako, “hurrengo urteko pala egutegian Euskal Herri mailan lekua izango duena”. Eta badirudi lortu dutela, izan ere puntako palistak lehiatzen ari baitira astebururo Etxarri Aranazko eta Arbizuko frontoietan.

Finalak igandean jokatuko dira, abenduaren 27an, 10:00etatik aurrera Etxarri Aranazko Euskalerriari pilotalekuan. Sekulako partidak jokatu dira orain arte eta final ikusgarriak espero dira. Ea txapelak Sakanan gelditzen diren.

Finalak
Kimuak: Eider-Julene / Auritze-Olaia
Kadeteak: Maddi-Maitena / Luzia-Iune
Gazteak: Uxue-Aroa / Saioa-Naroa
Promozioa: Arrizabalaga-Parot / Murillo-Gabirondo
Elitea: Garmendia-R. de Larramendi / Araiztegi-Bordagaray

Emaitzak
Kimuak
Eider-Julene 17 – Auritze-Olaia 18
Haizea-Maialen 18 – Miren-Ane 15
Eider-Julene 18 – Haizea-Maialen 14

Kadeteak
Elorri-Irantzu 15 / Luzia-Iune 25
Iraia-izaro 14 / Uxue-Ane 25
Maddi-Maitane 25 / Uxue-Ane 23
Iraia-Izaro 17 / Luzia-Iune 25

Gazteak
Naroa-Dinora 21 / Saioa-Naroa 25
Biain-Aroa 25 / Naroa-Dinora 23

Promozio maila
Igoa-Argain 22 / Murillo-Gabirondo 30
Otaegi-Maiza 30 / Isasmendi-Ardanaz 11

Elite maila
Muneta-Etxaniz 22 / Garmendia-R. de Larramendi 30
Aristorena-Arrieta 30 / Martin-Huizi 2