Plutonerako abentura bidaia

Guaixe 2016ko urt. 15a, 13:56

Larunbatean, 17:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean.

Sakanako sortzaileei plaza eskaintzeko asmoz sortutako Agertokiye programazioaren barruan, bihar Zoila Berastegi Mariñelarenaren txanda izanen da. Arbizuarrak idatzi eta Iruñeko Udalaren haurrendako antzerki testuen lehiaketa irabazi zuen Pluton: hor konpon marianton! antzezlanarekin gozatzeko aukera izanen dute txikiek.

Kultur talka bat eta ingurumena dira antzezlaneko gaiak. Ama lurraren natura-baliabideak etengabe ustiatzen direla eta haiek agortzen ari direla ikusirik, Xerafin eta Katixa astronautei beste planeta batzuetan ura bilatzeko beharra jarri diete. Bilaketa misioan hainbat abentura biziko dituzte protagonistek.