Eman izena desfibriladore ikastarorako

Guaixe 2016ko ots. 24a, 13:11

Apirilaren 25ean eta 26an izanen da, Irurtzunen

Sakanako Mankomunitateak, CEIM eta Irurtzungo Udalaren laguntzarekin, desfibriladore ikastaroa antolatu du apirilaren 25ean eta 26an Irurtzungo Kultur Etxean. Ikastaroa sorosleei, udal langileei, irakasleei eta lehen sorospenetan interesa daukaten guztiei zuzenduta dago.

Guztira 8 orduko ikastaroa izango da. Apirilaren 25ean 16:30etik 20:30era ariko dira, eta apirilaren 26an ordutegi berberean. Edukiari dagokionez, bihotz birikietako reanimazioa, bizitza arriskuan jartzen duten egoerak –itotzea, epilepsia erasoak, bihotzekoak…– eta desfibriladorearen erabilera aztertuko dituzte. Ikasleek ikastaroa egin izanaren ziurtagiria jasoko dute.

Izena ematea
Apirilaren 14ra arte eman daiteke izena Mank-eko kirol zerbitzuan (948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.eus) edo Irurtzungo Kultur Etxean (948 600 412). Prezioa: 20 euro. Gehienez 24 parte-hartzailek onartuko dira. Izena eman ahala tokiak betetzen joango dira eta beharrezkoa bada itxaron zerrenda egongo da.