Igoa eta Goena, Euskal Herriko Txapeldunak

Guaixe 2016ko mar. 8a, 12:35

Parot eta Antsotegi, 2. mailako txapeldunordeak

Euskal Pilota Federakuntzak antolatutako Nesken Paleta Goma Txapelketak baditu txapeldunak, eta txapeldun sakandarrak gainera. Asteburuan jokatutako finaletan, bigarren mailan Parot eta Antsotegi etxarriarrei 15 eta 30 irabazi zieten Perurenak eta Arrillagak. Eta Euskal Herriko finalean, aldiz, txapelak Etxarrira etorri ziren, Gure Pilotako Igoak eta Goenak 30 eta 28 hartu zituztelako menpean Olarreta klubeko Idoiaga eta Zugaza.