Mercero, Espainiako txapeldunordea

Guaixe 2016ko mar. 17a, 10:58

Espainiako Kros Txapelketa jokatu da asteburuan  Calatayuden

Calatayudek Espainiako Kros Txapelketa eta Beteranoen Espainiako Kros Txapelketa hartu du asteburuan. Joxe Mari Mercero unanuarrak sasoi betean jarraitzen duela erakutsi du beste behin, Beteranoen Espainiako Kros Txapelketan lehiatu baita, 75 urtetik gorako kategorian. 6.143 metroko proban, Arsenio Gomez gailendu da (29:29) eta Joxe Mari Mercero izan da bigarrena (33:43). Espainiako txapeldunordea dugu, bada, Unanuko korrikalari beteranoa. Aurreko urtean txapelduna izan zen Mercero.

Beunza
Izaskun Beunza olaztiarra Espainiako Kros Txapelketan lehiatu zen ere, 10.279 metroko proban. Trihas Gebre izan zen txapelduna (33:48) eta olaztiarra 119.a sailkatu zen (43:21).