Gomez seigarrena II. Ultzamako Duatloian

Guaixe 2016ko api. 5a, 11:18
2016ko Sakana Triatloi Taldea.

Benjaminetan Ekain Imaz eta haurren mailan Iker Mintegi izan ziren txapeldunak

Sakandarrak II. Ultzamako Duatloian
1.Ibai Alba: 57:52
6.Francisco Javier Gomez: 1:00:41
14.Gorka Garcia de Eulate: 1:02:59
15.Javier Borrega: 1:03:03
21.Ivan Sobredo: 1:05:01
27.Jorge Iradi: 1:06:50

Larunbatean II. Ultzamako Duatloia jokatu zen Larraintzarren (4,7 km korrikan, 21 km bizikletan eta 2,3 km korrikan). 84 duatletek osatu zuten proba eta Ibai Alba (57:52) eta Elisa Gonzalez (1:09:59) izan ziren txapeldunak. Sakana Triatloi Taldeko bost duatletek osatu zuten proba eta azkarrena Francisco Javier Gomez izan zen. Gomez seigarrena izan zen helmugan (1:00:41).

Imaz eta Mintegi txapeldun
Goizean kategoria txikikoak lehiatu ziren Nafar Kirol Jolasetarako baliagarria zen II. Ultzamako Duatloian eta Sakana Triatloi Taldeko neska-mutilak bikain aritu ziren. Benjaminen mailan Ekain Imaz izan zen txapelduna eta Alain Razkin ere podiumera igo zen, hirugarrena sailkatu baitzen. Kimuen nesken mailan Nahia Imaz seigarrena sailkatu zen eta kimuen mutilen mailan, aldiz, Hegoi Lakuntza hirugarrena sailkatu zen eta podiumera igo zen. Bukatzeko, haurren mailan Iker Mintegi izan zen txapelduna.