Nafarroako II. Gazteria Planerako proposamenak jasotzeko epea zabalik

Guaixe 2016ko api. 6a, 18:18

Nafarroako Gobernuko Gazteria Zuzendaritza-ordea da Nafarroako II. Gazteria Plana 2016-2019 egiten ari dena. 14 eta 30 urte bitarteko gazteek planaren prestaketan parte hartzeko zenbait bide antolatu ditu. Esaterako herrialdeko 42 herrietako gazte guneetan proposamenak jasotzeko ontzi bana jarri du. Haietako bat Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean dago. Horretaz aparte, Gazteria Planean parte hartzeko beste aukerak badaude: web bidezko inkesta, topaketak eta parte hartze tailerrak. Oraingoz azken horietako bat bera ere ez da Sakanan aurreikusi.