Donostia 2016 Sakanan

Guaixe 2016ko api. 30a, 10:28

Europako kultura hiriburua da aurten Donostia. Antolatu den egitarau zabaleko bi programek Sakanan eragina izanen dute. Horietan lehena Emusik da. Europako musika eskolen topaketa hartuko du maiatzaren 6an, 7an eta 8an Donostiak. Kontinente guztitik etorritako musika formazioak hainbat herritan ariko dira, baita Altsasun ere, maiatzaren 6an, ostiral arratsaldean, eta 7an, larunbat goizean, izanen da.

Bestalde, mendizaletasunaren kultura oinarri du 2016 bidea egitasmoak. Gipuzkoa inguratzen duen luzera handiko ibilbide bat osatzen ari dira mendizaleak igande-igandero. Horietako bi etapa, 18.a eta 19.a, Sakanan izanen dira. Garilaren 24an, Otzaurte eta Altsasu artekoa eta, garilaren 31n, Altsasu eta Lizarrusti artekoa.