Musika ikasketak kalean

Guaixe 2016ko mai. 12a, 09:53

Barañaingo Alaitz eta Altsasu institutuko 170 bat ikasleek kale kontzertua eskaini zuten ostegunean Altsasun. Txirulak eta bestelako instrumentuak lagun, kanta eta dantzaren laguntzaz hamar pieza eskaini zituzten kontzertu erraldoira elkartu zirenen gozagarri.