Atxiloketen salaketa

Guaixe 2016ko mai. 26a, 12:15

Espainiako poliziak bi gazte atxilotu zituztela salatzeko 100 bat pertsonak, gazte asko tartean, kontzentrazioa egin zuten Etxarri Aranazko plazan atzo. Errepresioari stop pankarta zabaldu zuten. Ikasle Abertzaleek ikasle mugimenduaren aurka ematen ari den errepresio estrategia salatu du: “atxiloketa hauekin, espainiar poliziak berriz ere beldurra tresna errepresibo moduan erabili du, ikasleria ixilarazi eta desaktibatzeko helburuarekin”.