Hondakin planaren parte hartze prozesuaren bigarren bilera

Guaixe 2016ko mai. 29a, 12:46

Bihar, 18:30ean, Irurtzungo kultur etxera Araxesko, Mendialdeako eta Sakanako herritarrak gonbidatuak gaude.

Nafarroako Gobernuak herrialdeko Hondakinak Kudeatzeko 2016-2025 Plan Integratuaren  zirriborroa egin du. Helburuak, azpiegiturak, kudeaketa eredua, gobernantza eredua, frakzio organikoaren tratamendua, industriako hondakinak eta beste zehazten dira. Zirriborroa egin ondoren, nafar guztiei irekia dagoen parte hartze prozesua martxan jarri zuen martxoan. Prozesu horrek bost arlo ditu eta bata herritarrena da, eta eskualdeka bilerak deitu dira. Horregatik, apirilaren 20an aurreneko bilera bat egin zen Irurtzunen.

Hartan parte hartu zuten sakandarrek plana ezagutu eta eztabaidatzeko aukera izan zuten. Besteak, beste, aho batez, hondakinen edozein errausketa motaren kontra azaldu ziren. Nafarroan hondakinekin errauskailuetarako erregaiak egitearen kontra ere azaldu ziren.

Bigarren erronda
Parte hartze prozesuaren bigarren erronda hasi da eta sakandarrei biharko deia egin zaigu. Planaren erredakzio taldeko kideek lehen bilera errondan gai bakoitzaren inguruan jasotako ekarpen, proposamen eta ondorio nabarmenenak jakinaraziko ditu. Bestalde, gai sektorialen eta mankomunitateen bilerak Ingurumen Departamentuaren egoitzan izanen dira, garagarzaroaren 22an eta 23an, 12:00etan.

Parte hartze prozesua despeditu ondoren Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko 2016-2025 Plan Integratuaren lehen bertsioa idatziko da garagarrilaren 30erako. Egun horretan jendaurrean jarriko da irailaren 30era arte. Behin betiko bertsioa lastailean argitaratu nahi da.