Sakanako Sozioekonomia Behatokiaren bilera

Guaixe 2016ko eka. 13a, 08:06

Bihar, 17:00etatik 18:00etara, Sakanako Mankomunitateak Lakuntzan duen egoitzan.

Sakanako Plan Estrategikoa onartuta, helburu eta ekintzak zehaztuta, “nahitaezkoa da egindako lanaren inguruko jarraipena egitea: egindakotik ikasiz, akatsak zuzenduz eta etorkizunari zuzen begiratuz. Plan Estrategikoaren arrakasta hein handi batean jarraipenari lotuta dago.” Hala uste dute Sakanako Mankomunitateak, Cederna-Garalurrek, Sakanako Garapen Agentziak eta Sakantzen Sareak. Eta, horregatik, Sakanako Sozioekonomia Behatokiaren (SSB) bilera deitu dute eta hartara ibarreko eragileei joateko gonbidapena luzatu diete. Izan ere, “gaur egun sozioekonomia aldaketak oso azkar ematen direla kontuan harturik, Sakanan abian jarri dugunaren antzeko Tokiko Garapen prozesuek egoera aldakorretara moldatzeko ahalmena ezinbestekoa dute”. 



Sakanako Sozioekonomia Behatokia

Zeinek osatzen dute?

Udaletako eta Mankomunitateko ordezkariak, alderdi politikoak, sindikatuak, enpresetako ordezkariak, hezkuntzako eragileak, gizarte zerbitzuak, Nafarroako Enplegu Zerbitzua eta elkarte sozioekonomikoak. 



Zein dira bere funtzioak?

Sakanako sozioekonomikoa garapenaren inguruko hausnarketak egitea, plan estrategikoaren ebaluazioa egitea, ekintza lerroen moldaketa edo berrien proposamena egitea eta instituzioei txostenak eta proposamenak luzatzea.



Zenbatero biltzen da?

Gutxienez urtean behin, aurreko urteko ekintzak baloratu eta urte horretako lan proposamena onartzeko. Behatokia osatzen duten eragileen eskariz, gehiagotan biltzeko aukera legoke.


Egitaraua
2015eko balorazioa.
Sakanako Garapen Agentzia eta Cederna-Garalurren 2015 urteko memorien aurkezpena (30')
Galde eskeak, ekarpenak... (10')

2016rako ekintza proposamena
Ekintza proposamenen aurkezpena (30')
Galde eskeak, ekarpenak... (10')

Sakanako Plan Estrategikoaren elkarlan hitzarmenaren aurkezpena
Nafarroako Gobernuaren eta Sakanako Mankomunitatearen arteko hainbat urtetarako elkarlan hitzarmenaren aurkezpena (10')
Galde eskeak, ekarpenak... (10')