Boliviar prozesua babesteko deia

Guaixe 2016ko eka. 28a, 15:14

Horixe egitera deitu du Askapenak. Erakunde internazionalistatik adierazi dutenez, “Latinoamerikako herriek euren askatasunaren bidean berebiziko une larria bizi dute egun. 15 urte luzeetan aurrekaririk gabeko lorpenak erdietsi ostean, herri hauetako oligarkiek eta inperialismo yanki-europarrak hil hala biziko oldarraldiari ekin diete herri sektoreek bereganatu duten boterea berreskuratzeko desiotan.” Askapenakoen iritziz, “ordena zaharra” ezartzeak “Latinoamerikako herriak beste behin ere iparraldearen agindutara makurrarazi nahi dituzte, miseriara kondenatu eta zapalkuntza edo esplotazioa baina ez diete opa.”

Brasilgo “estatu kolpea” eta “Venezuelako boliviar prozesuaren aurkako erasoaldia” testu-inguru horretan kokatu ditu Askapenak. “Venezuelako gobernu zilegiaren aurka abiarazi den gerra fronte anitzeko gerra da: ekonomikoa, mediatikoa, naziarte mailakoa, kale erasoen bidez lagundua eta paramilitarrek eragina.” Erakunde internazionalistaren iritziz, “inperialismoak azken hamarkadetako agenda eraldatzaile eta antiinperialista bilakatu den motorra deuseztatu nahi luke eta modu honetan hainbeste desio duten bertako petrolio erreserben jaun eta jabe egin.”

Askapenatik “euskal herri langileari” dei egin diote, “dagokion maila eman eta Venezuelako boliviar prozesua babesteko.” Internazionalismoa “gure egiteko” deiarekin batera, “inperialismo yankie eta batez ere espainiar zein euskal eskuina salatzea dagokigu, burutzen ari dien kanpaina politiko eta mediatikoa salaketaren jo mugan ezarriz.”  Azaldu dutenez, “prozesua askatzailearen etorkizuna, bere defentsa eta sakontzea herrion askatasun eta burujabetzan sinisten dugun guztiona delako, boliviar herri  behar gaituelako, eta geuk ere behar dugulako bera garaile.”