Jolasaren inguruko mintegia

Guaixe 2016ko ira. 22a, 17:07

Kattuka haur eskolak asteburuan jolasaren inguruko bizipen mintegia hartu zuen. Euskal Herriko 30 ikaslerendako tokia zegoen eta haien artean sakandar batzuk zeuden. EH Pikler Loczy elkarteak mintegirako Ute Strub eta Sonia Kliass irakasleak ekarri zituen. Strub 1933an jaio zen, Berlinen, eta Elfriede Hengstenbergen ikaslea da. Fisioterapeuta izateaz aparte, Pikler-Loczy prestatzailea da ere eta egun, munduan barna prestakuntza saioak eskaintzen ditu. Berlinen duen Strandgut jolas espazioa. Kliass, berriz, 1964an jaio zen, Sao Paulon. Gironan bizi da eta sormen dantza eta gorputz adierazpeneko irakaslea da. Berak ere Pikler Loczyn prestakuntza jasotakoa da.

Parte-hartzaileek azaldu digutenez, “oso asteburu interesgarria izan zen. Ekarpen baliagarriak egin zituzten”. Mintegia despeditzeko, parte-hartzaileek Txoriak txori abestu zieten, aurresku batekin. Ute txistua jotzera animatu zen. “Gure artean eman zuten astea, Iturmendiko Nemesio etxean hartu zituzten eta Sakana, sakandarrak eta natura oso gustukoa zutela jakinarazi zuten. Espero dugu laster gure artean izatea berriro ere”.