Argirik gabe Bakaikun, Iturmendin eta Urdiainen

Guaixe 2017ko ots. 3a, 07:53

Arratsaldeko 17:30 pasatxotik gaueko 22:30ak pasara argindarrik gabe egon ziren hiru herri hauetan, goi tentsioko argindar poste batean izandako matxurarengatik

Arratsalde eta gauaren zati handi bat argindarrik gabe pasa behar izan zuten, atzo, Bakaikun, Iturmendin eta Urdiainen. Nonbait goi tentsioko argindar poste batean matxura larria izan zen eta konponketa lanek luze jo zuten.