Askapenak brigada eskaintza azaltzeko hitzaldi sorta

Guaixe 2017ko mar. 24a, 10:56
Askapenako brigadista talde bat. Artxiboa.

Askapenak, euskal erakunde internazionalistak, “munduko prozesu emantzipatzaile desberdinak ezagutu eta gerora Euskal Herrian ezagutzera emateko” brigada internazionalistak antolatu ditu. Hego Amerika, Ertamerika, Europa edota Palestinako egoerak ezagutzeko aukera izanen da. Brigaden berri emateko Sakanako Askapenak gaur hasiko den hiru hitzaldiko sorta bat antolatu du. Brigadak aurkeztearekin batera, joan den urtean brigadistak izandakoen esperientziak eta ezagutu zuten errealitatea ezagutzeko aukera izanen da.

Hitzaldi egutegia
Martxoak 24, ostirala, Sardinia.
19:30ean Iturmendiko Ximona gaztetxean

Martxoak 31, ostirala, Uruguai.
19:30ean Etxarri Aranazko gaztetxean. Manueltxo Goitia errefuxiatua izanen da.

Apirilak 7, ostirala, Sardinia.
22:00etan Arbizuko Argi-Bidea elkartea.