San Isidrok elkartuta

Guaixe 2017ko mai. 16a, 14:53

Arakildar mordo bat elkartu zen Itxasperri ermita atzokoan, San Isidro egunean. Mezaren ondoren ibarreko soroak bedeinkatu zituen apaizak. Ermitaren abaroan otamenaz gozatzeko aukera izan zuten hurbildu ziren arakildarrek. Kontu kontari izan ziren jan-edatekoekin.