Elikadura iraunkorra dokumentala emanen dute ostegunean, 20:00etan, Irurtzungo kultur etxean. Nutrizioko profesionalek egin dute dokumentala. Nutrizionisten eta ekoizleen iritziak biltzen ditu, eta haietako batzuk emanaldiaren ondorengo solasaldian ariko dira.