Etxarri Aranatzek hartuko du eskola publikoen festa

Guaixe 2018ko api. 12a, 19:16

Sakana, herri eskolekin sortzen festa apirilaren 21ean ospatuko da Etxarri Aranatzen. San Donato eskola publikoa arduratu da aurten haren antolaketaz. Ekin gurekin lelopean egun osoko egitaraua prestatu dute. Tartean postre zozketa ere izanen da. Gozoak egiten edo haien zozketako txartelak erosten parte hartzera deitu dute antolatzaileek. Bestetik, herri bazkaria ere izanen da, haur eta helduendako. Hartan parte hartu nahi duenak ostiralera arteko epea du izena emateko. Horretarako, Sakanako herri eskoletatik pasatu besterik ez dute egin behar.