ERSISI proiektuaz Europako Gizarte Zerbitzuen Kongresuan

Guaixe 2018ko mai. 31a, 15:27

Loli Gutierrez ERSISIri buruzko azalpenak ematen.

Gizarte Eskubideen Departamentuko ERSISI (Gizarteratzeko eskubidea indartzea, zerbitzuen integrazioaren bitartez) proiektuaren koordinatzaile Loli Gutierrezek 26. Europako Gizarte Zerbitzuen Kongresuan parte hartu du, eta hainbat herrialdeetako ordezkaritzaren aurrean proiektuaren berri eman du.  

Nafar Lansareren Altsasuko enplegu bulegoa eta Burunda mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak bat egin dute. Enplegua lortzeko eta bestelako zailtasunak dituzten pertsonekin lan egiten ari dira eta proiektuaren helburua da pertsona horiei lan merkaturako sarbidea lortzeko erraztasunak ematea.

Nafarroako Gobernua ERSISI proiektua Tuteran eta Sakana mendebaldean garatzen ari da, gizarte arloko ikerketa eta berrikuntza proiektu gisa. Europako Batasunaren laguntza du horretarako.