Ekitaldia Arakilgo, Uharte Arakilgo, Etxarri Aranazko, Altsasuko, Olatzagutiko eta Ziordiko udal antolatzaileen adierazpenekin hasi zen. Nabarmendu zutenez, “iraganaren ezagutza funtsezkoa da gure oraina eta etorkizunari aurre egiteko. Iragan horrek norberaren eta gizartea beraren memoria behar du eta memoria horrekin batera, iragan horretan bai indibidualki bai kolektiboki sufritutako zauriak erreparatu ere. Izandako hainbat giza eskubide urraketa memoria eta erreparazioa behar dute justizia egoteko”.
1939 eta 1945 artean Gurseko kontzentrazio eremuan izan ziren egon zirenek izan zituzten bizi baldintza txarrak gogorarazi zuten eta baita pertsona haiek euren “etxe eta herriak uztera behartuta ikusi” zirela ere. Pertsona haiek guztiak “ gure historia-memoriaren zati dira eta, horregatik, erakundeen eta gizarte guztiaren memoria, justizia eta erreparazioa merezi dituzte”. Eremuan izan ziren sakandar guztien izenak zerrendatu zituzten. Udalen ordezkariak alkateak izan ziren, Arakilgo kasuan salbu, Maria del Mar Esparza Luri izan zen.
Gurseko kontzentrazio eremuan egondako sakandarrak | ||
Herria | Izen-abizenak | Erakundea |
Izurdiaga | Julio Monedero Simon | JSU/UGT |
Hiriberri | Ceferino Mijangos Garcia | |
Uharte Arakil | Dimas Fernandino Perez | |
Luis Fernandino Perez | FUE | |
Etxarri Aranatz | Bonifacio Fernandez Ayestaran | UGT |
Antonio Velasco Arana | UGT | |
Altsasu | Valeriano Albistur Mazkiaran | UGT |
Jose Celaya Aguirre | CNT | |
Cristobal Celaya Iriarte | CNT | |
Joaquin Etxebarria Imaz | UGT | |
Jose Garrues Santesteban | UGT | |
Jose Maria Gorospe Lezea | CNT | |
Francisco Lecea Larraza | UGT | |
Javier Mazquiaran Larraza | ANV | |
Ramon Mazquiaran Goicoechea | ||
Domingo Otxoa Imaz | UGT | |
Modesto Prieto Alvarez | JSU | |
Esteban San Jose Gallego | NC | |
Martin Soler Zanguitu | PSOE | |
Enrique Urizar Zelaya | UGT | |
Octavio Victoria Lacilla | PSOE | |
Jose Zornoza Zanguitu | UGT | |
Juan Zubiaurre Garcia | NC | |
Olatzagutia | Carmelo Gauna Malo | ANV |
Ziordia | Valentin Aguirre Goikoetxea | UGT |
Francisco Arza Ondarra | ||
Hilario Arza Ondarra | ||
Blas Lategui Arozarena | PCE |