Iruñeko Alegria peñak ibarreko uzta jaso du

Guaixe 2018ko aza. 8a, 19:40

Iruñeko Hermanitas de los Pobres edo Behartsuen Haurrideak kongregazioak Sakanan bildutako 1.300 kilo patata, kuiak, sagarrak, intxaurrak, alubiak eta 139 euro jaso zituzten. Hori guztia izan zen Iruñeko Alegria peñako 9 kidek igande goizean Urdiain eta Satrustegi artean jasotakoa. Peñakideek aitortu zutenez, joan den urtean baino gutxiago jaso zuten (2017an 3,5 tona izan ziren). “Hala ere, mojak oso pozik zeuden jasotakoarekin”. Peñakideek sakandarrei eskerrak eman zizkieten, “eta bereziki Uharte Arakilgo jubilatu elkarteko kideei euren elkarlanagatik”. Peñakideak dagoeneko heldu den urteko bilketa, 57.a, dute buruan.