Burunda txirrindularitza klubeko 2018 denboraldi bukaerako festa

Guaixe 2018ko aza. 22a, 13:39

Ostiralean ekitaldia egin zuten Altsasuko Iortia Kultur Gunean eta larunbatean Urdiaingo Aitziber elkartean bazkaltzera bildu ziren

Burunda Txirrindularitza Taldeak ostiralean urteko batzarra egin zuen Iortia Kultur Gunean. Urteko balantzea egin eta gero, klubeko txirrindulari guztiei oroigarria eman zien klubak. Ekitaldira Eginoko Lourdes Oiarbide gonbidatu zuten, Movistar Team taldeko txirrindularia. Hain zuzen ere berak banatu zien denboraldiko oroigarria txirrindulari guztiei eta bildutakoen galdera guztiak erantzun zituen. Hurrengo egunean, larunbatean, Urdiaingo Aitziber elkartean bildu ziren Burundako kideak, bazkari ederrean. Egun bikaina pasatzeaz gain, 2019ko lan eta helburuak jarri zituzten mahai gainean.

Argazkiak: Burunda Txirrindularitza Taldea.