'Sorkuntza euskarari' tailerrak Eguberrietan

Guaixe 2018ko aza. 30a, 08:16

Iortia eginen diren lantegietan izena emateko epea abenduaren 14an amaitzen da

Booktubeak, komikiak eta album ilustratuak egiten ikasteko tailerrak antolatu ditu Sakanako Mankomunitateak. Lantegiak euskaraz izanen dira. Eguberrietako oporretan izanen dira, abenduaren 26an, 27an eta 28an, hurrenez hurren. Hiru tailerrak 10:00etan izanen dira Altsasuko Iortia kultur gunean. Izena ematea abenduaren 14a baino lehen egin behar da, Iortia kultur gunean, 948564272 telefono zenbakian edo iortia@altsasu.net e-postaren bidez.

Eguberrietan antolatutako lantegiek haurren eta gazteen euskarazko sorkuntza bultzatzea dute helburu. Abenduaren 26an booktubeak egiteko lantegia izanen da. 12 urtetik aurrerakoendako tailerra da. Youtube bideoak ikusteko plataformak hartu duen indarra ikusita, booktubeak irakurritako liburuaren kritika edo aipamena egiteko bideoak dira. Abenduaren 27an 8 urtetik aurrerako haurrendako komikiak egiteko tailerra izanen da eta abenduaren 28an album ilustratuak izanen da gaia. 10 urtetik gorakoendako tailerra izanen da azken hau.

Sakanako Mankomunitateak antolatu ditu tailerrak Nafarroako Gobernuaren eta Altsasuko Udalaren laguntzarekin. Euskara sorkuntzari, sorkuntza euskarari lantegiak antolatu ditu Sakanako Mankomunitateak Eguberrietako oporretan. Iortia kultur gunean izanen dira eta izena emateko epea abenduaren 14an bukatzen da