Hizketan

Mirentxin Gidariak Bilboko manifestazioan izanen dira

Guaixe 2019ko urtarrilaren 11

Euskal presoen senideak forgonetan espetxeetara eraman eta ekartzeaz arduratzen dira Mirentxin Gidariak. Azken lauzpabost urteetan bezala larunbatean Bilboko manifestazioan izanen dira, udaletxe ondoan; Areatzako estalopean salda eta txokolatea salduko dituzte kolektiboaren gastuak pagatzeko. Hala azaldu digu gidarietako batek Beleixe Irratian (FM 107,3 edo www.guaixe.eus).