Aralar mendiko larrean kudeatzen ditu izen bereko elkarteak eta bere baitan honako herriak biltzen ditu: Arbizu, Arribe, Arruazu, Atallu, Azkarate, Betelu, Dorrau, Errazkin, Etxarri Aranatz, Gaintza, Hiriberri, Ihabar, Intza, Irañeta, Lakuntza, Lizarraga, Lizarragabengoa, Unanu eta Uztegi. Elkartea bi batzarren bidez kudeatzen dute. Batzar iraunkorrean bost herri daude, Irañeta, Arruazu, Lakuntza, Betelu eta Gaintza.
Joan den urtean abereak Aralarren larratzen izan zutenek dagokien kuota borondatez ordaintzeko epea zabalik dela gaztigatu du Aralar Elkarteak. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Helbideratutako ordainagiri horiek hilaren 15ean kargatu ziren kontuetan.