6.200 emakume Donostiako Lilatoian

Guaixe 2019ko mar. 12a, 11:27
Txirrindulariek eman zioten hasiera Lilatoiari.

Sakandar koadrila batek emakumeen proba herrikoian parte hartu zuen. VI. Altsasuko Lilasterketa martxoaren 31n jokatuko da

Sakandarrak Lilatoian (4,7 km)
1.Lorea Aiala (Donostia)        17:02
1.373.Maitane Txueka (Arb)    30:59
1.383.Iolanda Navarro (Arb)    31:00
2.371.Jaione Mendinueta (Arb)     33:35
2.373.Nerea Berastegi (Arb)    33:35
4.231.Josune Erauskin (Etx)    38:07
5.197.Maitane Ezkurdia (Arb)     40:40

Igandean jokatu zen 30. Donostiako Lilatoia (4,7 km). Adin guztietako 6.200 emakumek parte hartu zuten bertan, eguraldia lagun eta sekulako giroarekin. Urtetik urtera gorantz doa parte-hartzaile kopurua. Tartean zegoen sakandar koadrila bat. Ibilbidean barne musika eta aldarrikapen giroa izan zen nagusi. Lorea Aiala donostiarra izan zen azkarrena; 17 minutu eskas behar izan zituen ibilbidea osatzeko (17:02). Sakandarren artean Maitane Txueka arbizuarra izan zen azkarrena, 1.373. postuan (30:59).

Altsasuko Lilasterketa, martxoaren 31n
Altsasuko Udalaren emaume eta berdintasun batzordeak Martxoaren 8an antolatutako ekitaldien barruan dago martxoaren 31n eguerdiko 12:00etan jokatuko den VI. Lilasterketa. Bertan parte-hartzeko deia egin zaie emakume guztiei. Korrikan, bizikletan, patinetan, gurditxoan, gurpildun aulkian, oinez… nahi den moduan parte hartu daiteke, helburua “emakumeak ere kiroletan” leloa azalaraztea baita. Animatzeko eta bertan parte hartzeko deia egin zaie Sakanako emakumeei.