Atletismoa

Amaia Gerrikagoitia: "Igandean Etxarrin jokatuko den Sakanako Lasterketan aritzera animatzen zaituztegu"

Beleixe Irratia 2019ko urr. 25a, 14:34

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuko teknikari Amaia Gerrikagoitia Beleixe irratian (FM107.3) egon zen igande goizean Etxarri Aranatzen jokatuko den XIX. Sakanako Herri Lasterketaren berri emateko. Eguraldi ona iragarri dute eta bertan parte hartzera animatu ditu sakandarrak.