"Ikasleen % 70 euskaldunak dira"

Guaixe 2020ko ots. 29a, 10:07

Euskarazko hezkuntzarako eskubidea Nafarroan bermatzeko manifestazioa dago deituta gaur, 17:00etan, Iruñean. Alfredo Lakuntza (ELA), Mikel Auza (LAB) eta Iñigo Baraze (STEILAS) hezkuntza arloko sindikatuetako ordezkariak dira eta Sakana Lanbide Heziketa institutuaren plan estrategikoan euskarazko irakasleak lortzeko asmoarekin bat egin dute. Hari jarritako trabak salatu dituzte.